KADETE MAILAKO TALDEKAKO EUSKADIKO XAKE TXAPELKETA.
(2013ko
azaroaren 24an jokatua, Gasteizen).
16 urtez azpiko jokalarientzat zen Txapelketa. Antolatzailea: Arabako Xake Federazioa, Euskal Xake Federakuntzaren kontrol teknikoarekin. Gasteizko Mendizorrotza Frontoian (Araba, Euskal Herria) jokatu zen, 2013ko azaroaren 24an, 4 txandatan, 10 talderekin. Lau mahaitan jokatu zen. Partida amaitzeko ordu bat zuten jokalariek. Neurketako garaipenak 2 puntu ematen zituen eta berdinketak bat.
AZKENEKO SAILKAPENA.
1)
Sestao Naturgas Energia (Bizkaia, Euskal
Herria) – 6 puntu (12, mahaietan)..
2)
Mikel Deuna (Burlata, Nafarroa, Euskal Herria) – 6 puntu
(12, mahaietan).
3)
Santurtzi (Bizkaia, Euskal Herria) – 6 puntu (9’5,
mahaietan).
4)
Gros (Donostia, Gipuzkoa, Euskal Herria) – 5 puntu (11,
mahaietan).
5)
Abadiño (Bizkaia, Euskal Herria) – 5 puntu (8’5,
mahaietan).
6)
San Viator (Gasteiz, Araba) – 3 puntu (6, mahaietan).
7)
Martintxo (Gasteiz, Araba) – 3 puntu (6, mahaietan).
8)
Altzaga (Leioa, Bizkaia, Euskal Herria) – 3 puntu (5, mahaietan).
9)
Marlaxka (Hondarribia, Gipuzkoa, Euskal Herria) – 3 puntu
(5, mahaietan).
10) Conteneo Salesiano (Bilbo, Bizkaia,
Euskal Herria) – 0 puntu (5, mahaietan).
Sestao eta Mikel Deuna taldeen artean 10 minutuko bi neurketa jokatu ziren, titulua erabakitzeko. Sestao Naturgas Energiak irabazi zuen: 5’5-2’5.
Sestao Naturgas Energia talde txapelduna jokalari
hauek osatu zuten: Javier Marchena Hurtado (2.091 FIDE elokoa), Jon Ander Santas
Martin (1.745), Alvaro Peralta Garcia (1.364) eta Constantin Carazo
Fernandez (elorik gabe).
Mikel
Deuna talde txapeldunordea jokalari hauek
osatu zuten: Odei Lerendegi Lasa (1.626), Asier Alfaro Piñero (1.581), Alex Ortega Villa (1.476), Crhistian Ruiz Ugarte (1.285) eta Imanol Solano Martinez (1.560 Euskal elokoa).
Santurtzi hirugarren sailkatutako taldea jokalari hauek
osatu zuten: Ricardo Perez Pacheco (1.858),
Aitor Camacho Larrondo (1.620), Borja Cuñado Martinez (1.599 Euskal
elokoa), Javier Ruiz Macias (elorik
gabe), Juan Angel Pajuelo (elorik
gabe), Leire Camacho Larrondo
(elorik gabe) eta Imanol Gonzalez Ortiz
(elorik gabe).
SESTAO TXAPELDUN, OZTA-OZTA IZAN BAZEN ERE.
Sestao 16 urtez azpiko Euskadiko txapeldun.
Sestaok
Altzagari eta Marlaxkari 0-4 irabazi zien. Abadiñorekin eta Grosekin berdindu
zuen (2-2).
Mikel
Deunak Martintxori (0-4), Grosi (2’5-1’5) eta Marlaxkari (4-0) irabazi zien.
Abadiñoren aurka 2’5-1’5 galdu zuen.
Santurtzik
Martintxori (3-1), Altzagari (0’5-3’5) eta Abadiñori (2’5-1’5) irabazi zien.
Grosen aurka 3’5-0’5 galdu zuen.
Javier
Marchena Hurtado funtsezkoa izan zen Sestaoren garaipenean. Lehenengo mahaian,
lau partidatan 4 puntu eskuratu zituen (% 100).
AZKENEKO URTEETAKO HISTORIA.
2012an,
Donostian: Gros A, txapeldun; Mikel
Gurea, bigarren; Gros B, hirugarren.
2013an,
Gasteizen: Sestao Naturgas Energia,
txapeldun; Mikel Deuna, bigarren; Santurtzi, hirugarren.
Informazio gehiago:
“http://marlaxkaxakeeu.files.wordpress.com/2013/11/sub-16_emparejamientos_por_mesas_de_la_ronda_1.xls” webgunean.
2013-11-24.
Iturria: Euskal Xake
Federakuntza.